Natalia Pasternak
Natalia Pasternak | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | São Paulo, 1976ko maiatzaren 5a (48 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Familia | |
Ama | Suzana Pasternak |
Ezkontidea(k) | Carlos Orsi (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | São Pauloko Unibertsitatea (1998 - 2001) Zientziatan graduatua : biologia São Pauloko Unibertsitatea (2002 - 2006) doktoretza : mikrobiologia |
Hezkuntza-maila | doktoretza Zientziatan graduatua |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, mikrobiologoa eta zientzia-dibulgatzailea |
Enplegatzailea(k) | São Pauloko Unibertsitatea (2002 - 2006) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Committee for Skeptical Inquiry (en) Instituto Questão de Ciência (en) |
iqc.org.br… | |
Natalia Pasternak Taschner (Brasil, 1976ko maiatzaren 5a) mikrobiologista brasildarra da.
Hezkuntza eta karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Natália Pasternak familia judu batean jaio zen. Mauro Taschner eta Suzana Pasternak unibertsitateko irakasleen alaba da.[1][2] Taschnerrek São Pauloko Unibertsitatean (USP) ikasi zuen eta Biologiako lizentziatura 2001ean osatu zuen. Gero, unibertsitateko mikrobiologia-programan hasi zituen ikasketak.[3]
São Pauloko Unibertsitateko (IBS-USP) Biozientzien Institutuko mikrobiologian doktoretza lortu zuen 20016an, Escherichia coliren ARN-polimerasaren S sigma faktorearen bidez fosfatasa alkalinoaren erregulazioa izeneko tesiarekin. São Pauloko Unibertsitateko bakterioen genetika molekularraren arloan, mikrobiologian doktoratu ondoko bat egin zuen 2007 eta 2013 bitartean.
Taschnerrek Café na Bancada (euskaraz: "Laborategiko bankuko kafea") blog zientifikoa sortu zuen, ezagutza zientifikoa biderkatzeko asmoz.[4] Taschner 2015 eta 2019 bitartean Brasilgo Pint of Scienceko zuzendaria izan zen, Brasilgo 50 hiritan baino gehiagotan solasaldi zientifikoak koordinatuz.[4]
2018az geroztik, Questão de Ciência (IQC) Institutuko lehen lehendakaria da. Erakunde horrek ebidentzia zientifikoa defendatzen du, politika publikoetan erabiltzeko.[5][6][7] IQC erakundeak, Aspen's Office for Science and Societyrekin batera, Erroman antolatutako "Aspen Global Congress on Scientific Thinking and Action" konferentzia antolatu zuen.[8]
2020aren hasieran, Taschnerrek zientzia-informazioko komunikazio publikoan espezializatzeko lehen ikastaroa antolatu zuen São Paulo hirian. Ikastaroaren helburua kazetariak eta komunikazioko beste profesional batzuk jakintza zientifikoaren hedapenari buruz prestatzea zen. 2020ko azaroan, The Skeptic Reason with Compassion argitalpen britainiarraren Ockham saria jaso zuen Pasternak-ek, COVIDen pandemian desinformazioari aurre egiteko egindako ahaleginengatik.[9] Gainera, 2020ko abenduan, Isto[10] aldizkariak Zientzia kategorian jaso zuen urteko saria, eta Diario America taldeak (GDA) Brasilgo "Urteko Nortasuna" izendatu zuen, Pasternak-ek COVIDen pandemiari buruzko desinformazioari aurre egiteko egindako lana onartuz.
Ikerketa Eszeptikorako Batzordeko kide da 2020tik.[11]
Jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taschnerrek zientzia-ezagutzaren dibulgazioarekin lotutako hainbat jardueratan parte hartu du, hala nola hitzaldietan, mintegietan eta TEDx ekitaldietan.
Jazarpen politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pasternakek gorroto-erasoak jasan ditu Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak eragindako desinformazioari aurre egiteagatik. Jair Bolsonarok alegatu du COVID-19 klorokinarekin sendatzeko aukera dagoela.[12]
Hautatutako argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldizkariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taschnerrek aldizkari akademikoetako zenbait artikulu argitaratu ditu, besteak beste:
- Taschner, Natalia; Yagil, Ezra; Spira, Beny. (25 February 2013). «The effect of IHF on sigmaS selectivity of the phoA and pst promoters of Escherichia coli.» Archives of Microbiology 185.
- Galbiati, Heloisa F.; Taschner, Natalia P.; Spira, Beny. (27 May 2014). «The effect of the rpoSam allele on gene expression and stress resistance in Escherichia coli» Archives of Microbiology (Springer Science and Business Media LLC) 196 (8): 589–600. doi: . ISSN 0302-8933..
- Piantola, Marco Aurélio Floriano; Moreno, Ana Carolina Ramos; Matielo, Heloísa Alonso; Taschner, Natalia Pasternak; Cavalcante, Rafael Ciro Marques; Khan, Samia; Ferreira, Rita de Cássia Café. (2018). «Adopt a Bacterium – an active and collaborative learning experience in microbiology based on social media» Brazilian Journal of Microbiology (Springer Science and Business Media LLC) 49 (4): 942–948. doi: . ISSN 1517-8382..
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taschner da liburuaren 2. liburukiko 18. kapituluaren egilea:
- Taschner, Natalia Pasternak (2015). «Ciência e Pseudociência» [Science and Pseudoscience]. En Ekuni, R.; Zaggio, L.; Bueno, eds. Caçadores De Neuromitos: O que voce sabe sobre o seu cérebro é verdade? [Cazadores de neuromitos: ¿Qué sabes sobre tu cerebro y la verdad?] (en portugués). MEMNON. ISBN 978-85-7954-084-4.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020ko azaroan, The Skeptic Reason with Compassion argitalpen britainiarraren Ockham saria jaso zuen Pasternak-ek, COVIDen pandemian desinformazioari aurre egiteko egindako ahaleginengatik.[9]
- 2020ko abenduan, Isto[10] aldizkariak Zientzia kategorian emandako jaso zuen urteko saria
- 2020an Diario America taldeak (GDA) Brasilgo "Urteko Nortasuna" izendatu zuen, Pasternak-ek COVIDen pandemiari buruzko desinformazioari aurre egiteko egindako lana onartuz.
- 2021ean BBC 100 Women saria jaso zuen.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «O Holocausto e a Cloroquina» O Globo 15 July 2020.
- ↑ «"Se seguir o que Bolsonaro recomenda, vou morrer"» Valor Econômico 11 December 2020.
- ↑ Members: View: Natalia Pasternak Taschner. QUBES
- ↑ a b The power of one!. Friends of Science in Medicine
- ↑ Skeptical Organization To Launch in Brazil. Skeptical Inquirer
- ↑ Cientistas criam instituto para combater gastos públicos em 'pseudociências'. O Globo
- ↑ Pesquisadores brasileiros criam instituto para combater pseudociência
- ↑ Bióloga cria instituto para combater pseudociência e influenciar debate. Folha de São Paulo
- ↑ a b «Unesp» www2.unesp.br (Noiz kontsultatua: 2022-01-13).
- ↑ a b Luta pela ciência.IstoÉ
- ↑ Ten new Fellows elected to Committee for Skeptical Inquiry. Committee for Skeptical Inquiry
- ↑ Divulgadores de ciência são atacados por hackers e recebem ofensas após alertas sobre coronavírus. Jornal da UNICAMP
- ↑ «Quiénes son las 100 Mujeres elegidas por la BBC para 2021» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-01-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Natália Pasternak Taschner» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- Sitio web del Instituto Questão de Ciência
- Natalia Pasternak Taschner en Twitter
- Contribuciones científicas de Natalia Pasternak Taschner en ResearchGate. en ResearchGate
- Cafetería na Bancada en Facebook
- Cientistas Explicam
- UNESCO: Día Internacional de la Luz